Itzulpen automatikoa / Machine translation

Astebete gehiago, Jabetze Eskoletako ikastaroetan izena emateko

2025/02/03
Astebete gehiago, Jabetze Eskoletako ikastaroetan izena emateko

Jabetzeko eskoletako hainbat ikastarotan oraindik tokia dagoenez, otsailaren 7ra arte luzatuko da izena emateko epea.


Honako ikastaro hauetan eman ahal izango da izena:

  • Osasuna genero ikuspegitik. Dietaren kulturari buruzko gogoeta egingo da ikastaroa, eta gure osasuna modu integralean zaintzeko estrategiak ikasi, gorputzarekin eta elikadurarekin harreman positiboa garatuz. Bideratzailea: Naiara Aizpurua nutrizionista). Ikastaroa otsailaren 4an zen hastekoa, baina astebetez atzeratuko da; hala, otsailaren 11n, 18an 25ean eta martxoaren 4an izango dira saioak, 18:00etatik 19:30era. Azpeitian erroldatuta daudenek 10 € ordaindu beharko dute ikastaro osoa, eta Azpeitian erroldatu gabeek, 12,5 €.
  • Emozioen uholdea. Emozioen munduan murgiltzeko balioko du ikastaroak. Emozioak nola identifikatu, ulertu eta modu osasungarrian nola kudeatu landuko da; helburua izango da emozioak norbere alde jartzea, eta ez kontra. (Bideratzailea: Itxaso Beristain Perez psikologoa) Otsailaren 10ean, 17an eta 24an, martxoaren 10ean, 17an, 24an eta 31n eta apirilaren 7an eta 14an izango dira saioak, 18:00etatik 19:30era. Azpeitian erroldatuta daudenek 18,5 € ordaindu beharko dute ikastaro osoa, eta Azpeitian erroldatu gabeek, 22,5 €.
  • Saltsa batxata kuir. Tradizionalki, dantza latinoetan, gizonezkoek lider papera hartzen dute eta emakumezkoek jarraitzailearena; horrek heteroaraua indartzen du. Ikastaro honetan, rolak apurtu eta rol guztietan ariko dira partaideak, rol horiek etengabe xandakatuz. Talde mistoak izango dira, eta emakumeek eta LGTBI+ kolektiboko kideek hartu ahal izango dute parte. Hilean behin izango dira saioak: otsailaren 8an, martxoaren 15ean, apirilaren 5ean, maiatzaren 3an eta ekainaren 7an, 11:00etatik 13:00etara. Azpeitian erroldatuta daudenek 16,5 € ordaindu beharko dute ikastaro osoa, eta Azpeitian erroldatu gabeek, 20,5 €.
  • Ez! Limiteak jartzearen plazera. Desira eta beldurra, samurtasuna eta oldarkortasuna, baietza eta ezetzaren adierazpena, muga osasuntsuak jartzen ikastea, indarkeriarik gabeko komunikazioa, polaritateei buruzko lana, ondoeza sortzen duten jokabide-ereduak identifikatzea, beharrak identifikatzea, aisialditik sormena garatzea. Bideratzaileak: Emuna Aüka elkarteko psikologoak. Maiatzaren 7an, 14an, 21ean eta 28an eta ekainaren 4an eta 11n izango dira saioak, 17:00etatik 19:30era. Azpeitian erroldatuta daudenek 20,5 € ordaindu beharko dute ikastaro osoa, eta Azpeitian erroldatu gabeek, 25 €.
  • Klown ikastaroa. Umorea norbere zein gizartearen eraldaketarako tresna indartsu eta aberasgarria da. Horregatik, umorea erdigunean jarrita, norbere pailazoa ateratzeko ariketa eta jolasak egingo dira ikastaroan. Otsailaren 12an eta 26an, martxoaren 12an eta 26an eta apirilaren 9an izango dira saioak, 18:00etatik 19:30era. Azpeitian erroldatuta daudenek 12,5 € ordaindu beharko dute ikastaro osoa, eta Azpeitian erroldatu gabeek, 15,5 €.
  • Etxeko oinarrizko elektrizitate ezagutza. Helburua etxean sortzen diren arazo txikiei aurre egiteko baliabideak eskuratzea izango da. Apirilaren 3an eta 10ean, maiatzaren 8an, 15ean, 22an eta 29an izango dira saioak, 10:00etatik 12:00etara. Azpeitian erroldatuta daudenek 16,5 € ordaindu beharko dute ikastaro osoa, eta Azpeitian erroldatu gabeek, 20 €.


Ikastaro iraunkorrak eta desboteretze eskola

Ikastaro iraunkorretan ere, hau da, irakurle eskola feministan eta Empalabramiento alfabetatze taldean, aste honen amaierara arte eman ahal izango da izena.

Era berean, ostiral honetan (otsailak 7) egingo den desboteretze eskolako Gizonek feminismoarekiko duten ardura saiorako ere badago izena emateko aukera.

Informazio guztia