Asteklima azoka izango da ostegunean plazan
2023/09/26
Klimaren eta Energiaren astearen baitan, ostegunean, irailak 28, Asteklima azoka egingo da plazan, 16:00etatik 20:00etara bitartean. Egun horretan, hainbat karpa izango dira plazan eta besteak beste, honako gai hauek jorratuko dituzte: klima-aldaketa, etxeko ohiturak, mugikortasuna, aisia eta kontsumoa, Urban Klima proiektua, eta gizarteko gainerakoen konpromisoekin bat egingo duen konpromiso pertsonala formalizatzeko modua.
Helburua da familiak kontzientziatzea klima-aldaketaren ondorioei buruz eta eguneroko ohiturak egokitzearen garrantziari buruz, keinu txikiekin ohitura horiek arintzen eta egokitzen laguntzeko. Pasaporte formako dinamika ludiko batean oinarrituko da azoka, hainbat proba garatuta: autodiagnostikoa, informazioa, jarduera posibleak eta abar.
