Machine translation

Asteklimaren baitan, ekintza desberdinak izango dira aste honetan

2021/09/27
Asteklimaren baitan, ekintza desberdinak izango dira aste honetan

Klima eta Energiaren astearen baitan, hiru ekintza antolatu dira Ekoetxean. Gaur hasi eta igandera bitartean familia ekintzak egingo dira. Gaurtik urriaren 1a bitartean, Escape-box izango da 11:00etan eta 16:00etan. 18 urtetik gorako gaztetxoei zuzenduriko jolas honen bitartez, hainbat froga gainditu beharko dituzte parte hartzaileek, klima aldaketari buruz ikasi, hausnartu eta sentsibilizatzen diren bitartean. 


Urriaren 2an, 11:00etatik 13:00etara bitartean, energia berriztagarrien inguruko erakusketa eta jolasak egingo dira. eta, urriaren 3an, Kamishibai: Maiterki eta klima aldaketa tailerra izango da. Azken honetan, idazketa, irakurketa eta plastika tekniken bidez klima aldaketaren inguruko hausnarketa bultzatuko da. 

Tailerrak familiei zuzenduta daude. Escape-boxaren kasuan 18 urtetik gorakoei.Jarduerak doakoak izango dira. Klima aldaketaren escape-boxean eta kamishibaian izena
aurrez eman beharko da. Horretarako museo@ingurugiroetxea.org helbidera idatzi edo 943 81 24 48 telefono zenbakira deitu beharko da.