Itzulpen automatikoa / Machine translation

Astelehenean, auzo bilera Urrestillan

2025/05/09
Astelehenean, auzo bilera Urrestillan

Urrestildarrek dituzten proposamen, kezka eta abarrak jasotzeko, eta, aldi berean, Udalak Urrestillarako dituen proiektuen inguruko informazioa emateko, bilera egingo dute astelehenean, maiatzak 12, Urrestillako jubilatuen lokalean. 19:00etan hasiko da.


Aurrekontu parte hartzaileen errondaren barruan, urtero bildu ohi dira udal ordezkariak urrestildarrekin, baina egoki ikusi da urtean zehar beste bilera bat egitea ere. Auzotarrek beraiek ere hala adierazi zuten iazko bileran.

Ildo beretik, Aratz-Errekan ere auzo bilera egingo dute maiatzaren 19an, 19:00etan.