Machine translation

Astelehenean bukatuko da Nordic Walking ikastaroan izena emateko epea

2019/05/31
Astelehenean bukatuko da Nordic Walking ikastaroan izena emateko epea

Ikastaroa, 9:15etik 12:15era bitartean izango da eta topalekua igerilekua izango da. 15€ko prezioa izango du izen emateak eta prezioaren barne egongo dira ikastaroa egiteko behar diren bastoiak.

Izen-ematea igerilekuan egin beharko da ekainak 3a baino lehen.

Informazio gehiago nahi izanez gero, emailez, koz@azpeitia.eus edo telefono honetara 688-845-119, deituta lor dezakete.

Zer da Nordic Walking?

Hankei ez ezik, besoei eta orokorrean soinaren goiko alde osoari eragiten dion ibiltzeko modua da. Bi makilaren laguntzaz ibiltzean datza, ez edozein makilarekin, kirol honetarako sortutakoekin baizik.

Mugitzeko era berria da, esan bezala, gorputz osoari eragingo diona; atsegina, leuna eta aldi berean oso eraginkorra, giharren indarra, bihotza, koordinazioa eta mugikortasuna areagotzen ditu.