Ate irekiak, Biziberri etxeak ezagutzeko
2024/03/08
Amaituta daude Azpeitiko Udalak adinekoentzako egin dituen Biziberri etxe tutelatuak, eta, datorren asteartean, martxoak 12, ate irekiak izango dira etxeak ikusi nahi dituzten herritar guztientzat. Bi txanda egongo dira: goizez, 10:00etatik 12:00etara; eta, arratsaldez, 15:00etatik 17:00etara.
Elizkalean daude Biziberri etxeak, eta hamabi dira guztira: logela batekoak dira lau eta bi logelakoak zortzi. Etxe guztiek dute beren sukalde eta egongela, komuna eta trastelekua. Gehienak ezinduentzako egokituta daude, eta beharrezko ekipamendu guztia dute: sukaldea guztiz jarrita, altxatzen den ohea, telealarma… Modu independentean, baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoei.
