Itzulpen automatikoa / Machine translation

Atzeratu egin da haurrekin filosofia modu ludikoan lantzeko ikastaroaren hasiera

2023/01/13
Atzeratu egin da haurrekin filosofia modu ludikoan lantzeko ikastaroaren hasiera

Urtarriletik maiatzera bitartean, Jakinmin Praktika Filosofikoen Elkarteak haur filosofia modu ludikoan lantzeko saioak eskainiko ditu haurrentzat. Larunbata honetan, urtarrilaren 14an zen hastekoa, baina urtarrilaren 28ra atzeratu da lehen saioa, eta oraindik ere eman daiteke izena.


Zehazki, sei saio eskainiko ditu; hilean behin, larunbata arratsaldean, 17:00etatik 18:30era bitartean izango dira saioak. Hartzaileen adina ere zabaldu egin da, hala, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6.mailara arteko haurrek izango dute `bertan parte hartzeko aukera eta honako izango da ikastaroaren egutegia: urtarrilak 28, otsailak 4, martxoak 11, martxoak 25, apirilak 22 eta maiatzak 6. Saioak Basazabal Formazio Zentroan izango dira eta Jakinmin elkarteak zuzenduko ditu. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek aurre izena eman beharko dute formularioa betez edo Udaleko Hezkuntza zerbitzuan (943 255006 edo hezkuntza@azpeitia.eus). Ikastaroaren inguruko informazioa gehiago nahi duenak ere Hezkuntza zerbitzura jo dezake. 

Heldu eta hezitzaileentzat haur filosofia ezagutu eta lantzen ikasteko hitzordua ere bazegoen aste honetarako, Basazabal Formazio Zentroan, baina martxoaren 25era atzeratuko da. Parte hartu nahi dutenek izena emateko aurrerago egingo da deialdia.