Atzerritartasun lege berriaren inguruko informazio saioa antolatu du udalak
2022/11/09
Munduko hainbat txokotatik Azpeitira etorri berri direnei zuzenduta, atzerritartasun lege berriaren inguruko informazio saioa eskainiko du udalak. Hitzaldia, azaroaren 16an, asteazkenean izango da 15:00etatik 17:00etara bitartean, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. Saioa Biltzen Gizarteratzea eta kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuko abokatu batek emango du. Bertan udan aldatu zen atzerritartasun legean izan diren aldaketen inguruko xehetasunak azalduko ditu, besteak beste.
Hitzaldia irekia izango da baina aforo mugatua izango denez, komeni da aurre izena ematea 943 54 41 84 telefono zenbakira deituta edo narroita@azpeitia.eus helbidera idatzita.
