Itzulpen automatikoa / Machine translation

Atzerritartasun lege berriaren inguruko informazioa eskaintzeko saio egin da, udalak antolatuta

2022/11/17
Atzerritartasun lege berriaren inguruko informazioa eskaintzeko saio egin da, udalak antolatuta

Atzo, azaroak 16, asteazkena, munduko hainbat txokotatik Azpeitira etorri berri direnei zuzenduta, atzerritartasun lege berriaren inguruko informazio saioa egin zen, Azpeitiko Udalak antolatuta. 15:00etarako Azoka Plazako lehen solairuko aretoa beteta zen. Saioa Biltzen Gizarteratzea eta kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuko abokatu batek eman zuen eta udan aldatu zuten atzerritartasun legean izan diren aldaketen inguruko xehetasunak azaldu zituen.