Aurrera doa administrarien lan poltsa osatzeko prozesua; gaur egin da bigarren azterketa
2021/05/27
Gaur goizean, egin dira Azpeitiko Udalerako administrari lan poltsak osatzeko bigarren azterketak. Goizeko 09:00etan, administrari orokorrerako lan poltsa osatzeko azterketa egin da; eta 12:15ean, zenbakietan espezializatutako zerrenda. Bigarren azterketa hau Izarraitz pilotalekuan egin dute prozesuan aurrera doazen parte hartzaileek.
