Autoak ibai ertzetatik kentzeko gomendatu du udalak
2024/12/08
Euri asko ari duenez eta alerta egoerak datozen orduetan ere jarraitu egingo duenez, ibai ondoetan dauden autoak kentzea gomendatu du udalak. Iraurgi (Jesuitinak) eta Urola ikastetxeetako aparkalekuak irekiko ditu autoak eraman ahal izateko.
Udalak emergentzia plana aktibatuta dauka. Zalantzaren bat izanez gero, deitu 092 telefonora.
