Autobus geltokietan aldaketak eta zerbitzu bereziakizango dira festetan
2019/07/23
Santio eta saninazio festak direla eta, aldaketak izango dira autobus zerbitzuetan datozen egunotan. Bihartik abuztuaren 4ra bitartean, Julian Elorza hiribideko eta Trenaren museo ondoko geltokiak Amue kalera, barianteko oinezko zubiaren parera, aldatuko dira.
Horretaz gain, saninazio festak direla eta hainbat zerbitzu berezi izango dira, uztailaren 30 eta 31n eta abuztuaren batean.