Itzulpen automatikoa / Machine translation

Autodefentsa feminista ikastaroa izango da larunbatean, Emakume Txokoan

2019/04/10
Autodefentsa feminista ikastaroa izango da larunbatean, Emakume Txokoan

Larunbatean, apirilaren 13an, Autodefentsa Feminista ikastaroa egingo da Emakume Txokoan Emagin elkarteak gidatuta. Emakumeen heziketan jasaten den indarkeria mota ezberdinen aurrean kontzientzia hartu eta berauek identifikatzen saiatuko dira saioan. Ondoren, erantzuteko estrategiak ezagutzeko aukera izango da.

Ikastaroa goiz eta arratsaldez izango da; 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. 


Aurrez izena eman beharra

Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, Emakumeen Txokoan bertara joanda, 943 15 70 55 telefonora deituta edo emakumetxokoa@azpeitia.eus helbiera mezua idatzita.