Itzulpen automatikoa / Machine translation

Azaroaren 28an izango da Oñazko auzo bilera

2024/11/19
Azaroaren 28an izango da Oñazko auzo bilera

2025eko aurrekontuak prestatzeko unea da, eta erdigunetik kanpoko auzoetan bizi diren herritarren ekarpenak jaso ahal izateko, auzo bilerak egin dira azken bi asteotan. Bakarra falta da: Oñatz auzokoa. Azaroaren 6an zen egitekoa, baina bertan behera geratu zen. Azaroaren 28an egingo da, 19:00etan, Elizako lokalean.


Auzo bilerak amaitu arren, beste bi bide dituzte herritarrek ekarpenak egiteko: alde batetik, postontziak daude herriko hainbat puntutan; bestetik, www.azpeitia.eus/gardentasuna/iradokizunak-gardentasuna helbidera idazteko aukera dago.