Azaroko ostiral gauetan erremonte txapelketa jokatuko da Azpeitian
2022/11/04
Gaurtik azaroa bukatu bitartean, ostiralero 22:00etan hasita erremonte txapelketa jokatuko da Izarraitz Pilotalekuan. Gaur, aurrez aurre izango dira Zeberio eta Saldias, Jabalera eta Ionen aurka eta Matxin III eta Otaño, Uterga eta Agirrezabalaren kontra. Txapelketan hiru erremontista azpeitiarrek hartuko dute parte.
Azaroko ostiral gauetan, erremonte txapelketa jokatuko da Izarraitz frontoian. Gaurtik hasi eta azaroaren 25a bitartean, 22:00etan hasita erremonte ikuskizun bikainaz gozatzeko aukera izango da. Lau ostiraletan, jokatukoa binakako Azpeitia erremonte txapelketa; aurten, lehen aldiz, Eremonte enpresak antolatu du eta hiru azpeitiarrek hartuko dute parte; Ion, Matxin III eta Agirrezabal. Hiruak ere ibilbide luzeko kirolariak.
Txapelketa posible egiten duten guztiei "eskerrak" eman dizkie Agustin Lizarralde kirol zinegotziak: "Etenaren ostean pozgarira da berriro erremonte txapelketa izatea herrian. Txapelketa honen ere gura babesa izango du aurrerantzean ere. Aurtengo txapelketan ere ikuskizuna ziurtatua izango da; esperientzia handiko kirolariak ditugu eta. Onenak irabaz dezala", azaldu zuen aurkezpenean. Kirolariak animatzeaz gain, herritarrak ere animatu nahi zian zituen partidak ikustera joateko.
Txapelketaren egutegia
- Azaroaren 4a: Zeberio II.a-Saldias Jabalera-Ionen aurka eta Matxin III.a-Otano Uterga-Agirrezabalaren kontra.
- Azaroaren 11: Zeberio II.a-Saldias Uterga-Agirrezabalaren kontra, eta Matxin III.a-Otano Jabalera-Ionen kontra.
- Azaroaren 18a: Zeberio II.a-Saldias Matxin III.a-Otanoren kontra, eta Uterga-Agirrezabala Jabalera-Ionen kontra.
- Azaroaren 25a: hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida, eta finala jokatuko dira
22:00etan hasiko dira Izarraitzen txapelketako jardunaldi guztiak eta partidak 35 tantota izango dira. Txarteldegia 21:30ean irekiko dute eta egun bakoitzerako sarrerak 6 eurotan salduko dituzte; baina gaur txapelketa osorako bonua ere izango da salgai 15 euroan.
