Azaroko plenoa izango da bihar 19:00etatik aurrera
2020/11/02
Bihar, azaroak 3, ohiko plenoa izango da udal pleno aretoan. Aurretik 18:00etan, Herritarren Gobernu Batzarra egingo da. Plenoan honako gaiak izango dira hizketagai:
1.- Udalbatzak 2020ko urriaren 8an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Azpeitiko Udalaren eta Sprilur SA sozietatearen arteko hirigintza-hitzarmena HAPOko Larrin 22. HE garatzeari buruzkoa.
3.- Azpeitiko udalaren Etxez etxeko laguntza eta Eguneko Zentru zerbitzuak emateko kontratazio espedienterako esleipena.
4.- Gipuzkoako Abere eta Landare babesle Elkartearen eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, bazter utzitako txakur eta katuen babesan laguntzeko.
5.- Alkatetzak 2020ko urrtarrilaren 1etik ekainaren 30era emandako Ebazpenen berri ematea.
6.- Galdera eta Erreguak.
