Azken egunak Azpeitiko Udal Euskaltegian matrikula egiteko
2024/09/24
Urriaren 1ean hasiko dute ikasturtea Azpeitiko Udal Euskaltegian. Ikastaroren batean izena eman nahi dutenek ostiralera arteko epea izango dute matrikula egiteko.
Udalak hainbat laguntza ditu maila guztietako ikasleentzat, eta, horiei esker, euskara ikastea ia doan da Azpeitian. Udalaren laguntza horiez gain, aurtengo ikasturtean, HABEk dirulaguntza berri batzuk ere jarri ditu martxan C1 maila egin nahi duten 16-18 urte bitarteko gazteentzat eta A1 mailako ikasleentzat.
Ikastaroen edo beken inguruko informazioa euskaltegian bertan eskuratu dezakete interesa dutenek. Iaztik, egoitza berria du euskaltegiak: Perez Arregi plazan dago (lehengo Telefonicako eraikinean). Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 18:00etara egoten da zabalik.
