Azpeitia dantzan jarriko dute uztailean
2022/06/28
Uztailarekin batera dator, ohituari jarraituz, Azpeitia Dantzan ekimena. Datozen asteetan, herriko talde edo eskolek eskainitako hiru dantza saio ikusteko aukera izango da. Sahatsa, Itsasi eta Dantzaki dantza eskolako dantzariak pretatutako ikuskizuneka izango dira.
Lehen emanaldia zapatuan izango da, uztailaren 2an, eta Sahatsa dantza taldeak eskainiko du ikuskizuna plazan, 20:00etan hasita.
Hurrengo asteburuan, uztailaren 10ean, igandean, Dantzaki eskolaren txanda izango da eta areto dantzak eskainiko dituzte, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Emanaldia doakoa izango bada ere, sarrera aurrez hartu daiteke.
Hirugarren eta azken saioa, berriz, uztailaren 17an, igandean, izango da; Itsasi euskal kultur taldeak Arkupean ikuskizuna taularatuko du. Emanaldia doakoa izango bada ere, sarrera aurrez hartu daiteke.
