'Azpeitia, elkarrekin bizi!' prozesuko bigarren bilera bihar egingo da 18:30ean
2019/07/01
Ekainean egin zen lehen bilerarekin hasi zen molde berriko etxebizitzak eraikitzeko abiapuntu izango den parte hartze prozesua. Eta bihar 18:30ean Basazabalen egingo den bigarren bilerarekin jarraituko du.
22 eta 60 urte bitarteko 33 lagunek eman dute prozesuan parte hartzeko izena, eta lehen bilera horretan oinarri-oinarritik abiatu ziren. Hiritik-at elkarteak gidatzen duen prozesuan erabiltzaileak eta etxebizitzan bizitzeko sarrera baldintzen inguruan arituko dira. Lehen saioan etxebizitzen izaera orokorraz eta kokapenaz hitz egin zuten.
