Machine translation

Azpeitia haurrekin berramesteko saio egingo da ostiralean, ludoteketan

2021/02/17
Azpeitia haurrekin berramesteko saio egingo da ostiralean, ludoteketan

Denon Artean etorkizuna. Azpeitia 2030 lemapean, Azpeitiko Udala herriko erronka nagusien inguruko prozesua aurrera doa. Udal tekniko eta ppolitikoen lanketaren ostean, 50 bat herritarrek parte hartu duten bi saioko jardunaldia egin da. Horren ostean, ostiralean, haurren txanda izango da. Herria berramesteko saioa egingo da herriko ludoteketan.


Azpeitiak etorkizunean izan beharko lukeenaren inguruko adostasuna eta ikuspegi partekatua lortzea eta hori gauzatu ahal izateko proiektuak zehaztea da prozesu honen helburua. Bide horretan, herri hezitzaile filosofiaren baitan abiatutako ibilbidea aintzat hartuta, erronka berri honetan ere haurtzaroaren kultura abiapuntu gisa hartu, eta haurrak erdigunean kokatzen dituen partaidetza kultura sustatzea nahi da. Azpeitia hobeago bat egiteko oso lagungarri izan daiteke haurren ikuspegi eta hitza, eta horregatik egingo da saioa ostiralean. Nerabeekin iaz egin zen parte hartze prozesu bat, eta han bildutako proiektu eta ekarpenak ere jasoko dira plan estrategikoan.

Hasierako asmoa, otsailaren hasieran egitea bazen ere, herriko egoera epidemiologikoa aintzat hartu eta zerbitzu publikoak itxita zirenez, bertan behera gelditu zen. Egoerak hobera egin duenez, ostiral honetan egingo da aurrez, ikastetxeen bidez izena eman zutenekin. Izena eman ez baina parte hartzeko gogoa duten aurrek gazteria@azpeitia.eus helbidera edo 688 758765 telefonora watshapp bidez bidal ditzake bere ekarpen idatzi, marrazki edo bestelakoak.