Itzulpen automatikoa / Machine translation

Azpeitia-Zumarraga lineako autobusean egindako pintaketen aurrean, Azpeitiko Udal Gobernuaren oharra

2020/05/22
Azpeitia-Zumarraga lineako autobusean egindako pintaketen aurrean, Azpeitiko Udal Gobernuaren oharra

Azpeitiko udal gobernuak gure desadostasuna adierazi nahi du; Azpeitia-Zumarraga lineako autobusean egindako pintaketak lekuz kanpo daude eta guztiz salagarriak dira.

Azpeitiko udal gobernuak bizikidetza eta normalizazio demokratikoaren alde lanean jarraituko du. Herritar guztien giza eskubideak oinarri hartuta. Eskubide urraketa guztiak salatuz, presoen eskubideen aurka ematen ari diren giza eskubide urraketak barne.

Denon parte hartzea eta elkarrekin pausoak ematea beharrezkoa da. Bide horretan, lanean elkarrekin jarraitzeko borondatea eta konpromisoa berresten dugu.