Itzulpen automatikoa / Machine translation

Azpeitiak ere esango die “maite zaitut” Pirritx, Porrotx eta Marimototsi

2025/05/02
Azpeitiak ere esango die “maite zaitut” Pirritx, Porrotx eta Marimototsi

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek herri omenaldia jasoko dute, bihar, Barakaldoko BEC erakustazokan. Azpeitiko Udala ekitaldiaren babesleetako bat izango da.


Oholtza gainean beharrean, biharko arratsaldearen zati handi bat ikusleen eserlekuetan pasatuko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek; izan ere, omenaldi beroa jasoko dute, 37 urteko ibilbidean egin duten lana eskertzeko. Haien abestirik ezagunenetako batek Maite zaitut izena du, eta izen hori jarri diote emanaldiari berari ere.

12.000 pertsona baino gehiago espero dituzte BECen, eta dozenaka izango dira parte hartuko duten artistak. 17:00etan hasiko da omenaldia, eta bi ordu inguruko iraupena izango du.

Azpeitiko Udalak 2.000 eurorekin lagundu du Maite zaitut ekitaldia.