Azpeitiko Erdi Aroko almendra ezagutzeko bisita gidatua hilaren 21ean izango da
2019/09/02
Datorren larunbatean egitekoa zen Azpeitiko Erdi Aroko Almendra eta inaziotar guneak ezagutzeko bisita gidatua hilaren 21era atzeratu da. Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren baitan egiten den doako bisita gidatuak irauten duen bitartean Azpeitiko eraikin historiko ezberdinen inguruko zein orohar herriaren inguruko informazio eta datu desberdinak entzuteko aukera izango da. Bisita 12:00etan Basazabaleko Turismo bulegotik abiatuko da. Doakoa izango da, baina aurrez izena eman beharko da info@ignaziotarlurraldea.com helbidera idatzita edo 943151878 telefonora deituta.
