Itzulpen automatikoa / Machine translation

Azpeitiko Udalak Angel Otaegi oroitzeko ekitaldi instituzionala egingo du

2025/09/18
Hil zutenetik 50 urte betetzear daudenean, Azpeitiko Udalak Angel Otaegi oroitzeko ekitaldia  egingo du irailaren 25ean, osteguna, 17:30ean.
Azpeitiko Udalak Angel Otaegi oroitzeko ekitaldi instituzionala egingo du

Ekitaldia udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango da. Alkateak eta zinegotziek Otaegiren senideak hartuko dituzte. Jarraian, udalean ordezkaritza duten bi alderdiek adostu duten adierazpen instituzional bat irakurriko du alkateak.

Egun horretan bertan, Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatuta, mahai inguru bat izango da Txiki eta Otaegiren senideekin eta Miguel Castells abokatuarekin; bai eta Askatasun haizea. Txiki eta Otaegi, Frankismoaren azken fusilatuak liburuaren aurkezpena ere.