Machine translation

Azpeitiko Udalak Baionako hilketa matxista salatu eta mobilizazioekin bat egiten du

2019/11/06
Azpeitiko Udalak Baionako hilketa matxista salatu eta mobilizazioekin bat egiten du

Larunbatean, Baionan, bere bikoteak 53 urteko emakumea hil zuen. Azpeitiko Udalak gogor salatu nahi du Euskal Herrian izandako azken hilketa matxista hori. Hildakoaren senitarteko zein gertukoei elkartasuna adierazteaz gain, herritar guztiak eraso horiek salatzeko antolatu diren ekimenekin bat egitera animatu nahi ditu; eta bereziki, ostegunean 19:00etan egingo den kontzentraziora joatera animatu nahi ditu herritarrak.


Indarkeria matxista gizon eta emakumeen berdintasun gabeziatik sortutako arazo benetan larria da gizartean. Udalak giza eskubideen urraketarik ez duela onartzen berretsi nahi du; ez Azpeitian eta ez beste inon ere; eta urraketen aurrean modu aktiboan jokatzea herritarron ardura ere badela gogorarazi nahi du.

Erasoren bat gertatzen ari dela ohartuz gero Udaltzaingora, Ertzaintzara edo larrialdi zerbitzuetara deitu dezakete herritarrek. 

Horretaz gain, egunerokoan ikastetxeetan Udalak bultzatutako hezkidetza programen bidez zein beste hainbat ekimenen bidez pertsonen arteko berdintasuna landuz indarkeriaren kontra lanean jarraituko duela berretsi nahi du.

Erasoe aurrean, honako telefonoetara deitu dezakezu: 

Udaltzaingoa: 943 15 13 13
Ertzaintza: 943 08 37 80
Larrialdi Zerbitzuak: 112