Machine translation

Azpeitiko Udalak Bardozeko hilketa matxista salatu nahi du

2019/06/26
Azpeitiko Udalak Bardozeko hilketa matxista salatu nahi du

Atzo, ekainak 25, asteartea, Bardozen gertatutako hilketa matxista salatu nahi du Azpeitiko Udalak. Chantal Joantegi 72 urteko emakumea hil zuen senarrak, eta hark ondoren bere buzuaz beste egin zuen; astebetean Lapurdin gizonak hil duen bigarren emakumea da. Azpeitiko Udalak gogor salatu nahi du Euskal Herrian izandako azken hilketa matxista hori. Hildakoaren senitarteko zein gertukoei elkartasuna adierazteaz gain, herritar guztiak eraso horiek salatzeko antolatu diren edo antolatuko diren ekimenekin bat egitera animatu nahi ditu.

Indarkeria matxista gizon eta emakumeen berdintasun gabeziatik sortutako arazo benetan larria da gizartean. Udalak giza eskubideen urraketarik ez duela onartzen berretsi nahi du; ez Azpeitian eta ez beste inon ere; eta urraketen aurrean modu aktiboan jokatzea herritarron ardura ere badela gogorarazi nahi du.


Erasoren bat gertatzen ari dela ohartuz gero Udaltzaingora, Ertzaintzara edo larrialdi zerbitzuetara deitzea herritarron ezinbesteko betebeharra dela azpimarratu nahi du. Denon ardura eta betebeharra da indarkeriari aurre egitea.

Horretaz gain, egunerokoan ikastetxeetan Udalak bultzatutako hezkidetza programen bidez zein beste hainbat ekimenen bidez pertsonen arteko berdintasuna landuz indarkeriaren kontra lanean jarraituko duela berretsi nahi du.

Udaltzaingoa: 943 15 13 13
Ertzaintza: 943 08 37 80
Larrialdi Zerbitzuak: 112