Azpeitiko Udalak mugimendu feministak antolatutako mobilizazio eta ekimenetan parte hartzera dei egin du
2024/03/08
Emakumeen Langileen Nazioarteko Eguna da gaur. Zaintza sistema publiko-komunitario aldarrikatzeko eguna; oraindik ere denboraren banaketan ez dagoela orekarik gogoratzekoa; emakumeek zaintzen ematen duten denboran, lan horietan ardurarik hartzen ez duten gizonek boterea pilatzen jarraitzen dutela adierazteko eguna; gobernantza feminista behar dugula aldarrikatzekoa; publiko eta komunitarioaren arteko harremanei garrantzia emateko eguna.
Historian zehar eraldaketa feministak eragin dituzten emakumeen belaunaldiekiko zorra aitortzeko eguna ere bada; sistema patriarkalak ezkutatutako emakumeen ekarpenak bistaratzekoa; adineko emakumeez akordatzekoa.
Arrozoi horiengatik eta gehiagorengatik, kalera ateratzeko eguna da Martxoaren 8a. Horregatik, Azpeitiko Udalak mugimendu feministak antolatutako mobilizazio eta ekimenetan parte hartzera dei egin du.
Martxoko ohiko udalbatzarrean Azpeitiko Udalak onartutako bi mozioak:
EH Bilduko zinegotziek babestutako mozioa
EAJko zinegotziek babestutako mozioa
