Azpeitira iritsiko da bihar Zinegoak jaialdia
2026/05/12Zinegoak LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Bilboko Jaialdiaz gozatzeko aukera izango da, beste behin ere, Azpeitian. Bihar, maiatzak 13, 19:00etatik aurrera, sei film labur ikusteko aukera egongo da Soreasu antzokian. Sarrera doan da.
Euskal Herriko nahiz nazioarteko zuzendariek egindako filmak proiektatuko dituzte, jatorrizko bertsioan, eta euskaraz eta gazteleraz azpititulatuta. Besteak beste, hileta batera jaioterrira itzultzen den neska queer baten istorioa, semearen ezkontzara iritsi nahi duen aita gay baten bidaia, genero identitatearen inguruko haurtzaroko bizipenak edota herriko festen testuinguruan nortasunaren bila dabilen gazte baten kontakizuna ikusi ahal izango dira.
Honako film laburrak izango dira ikusgai:
- The Wind in Ash — Kun Sun (Txina, 18 minutu)
- Delay — Wang Han-Xuan (Txina-AEB, 15 minutu)
- Born By Night — Alba Cros Pellisé (Katalunia, 18 minutu)
- This Feminine Side — Alice Siniscalchi (Portugal, 7 minutu)
- Only The Dead Fish Go With The Flow — Christophe Gomes (Frantzia, 10 minutu)
- Ultramarino — Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmotti (Euskal Herria, 18 minutu)
