Machine translation

Badatoz 2024ko udal udaleku irekiak

2024/05/16
Badatoz 2024ko udal udaleku irekiak

Dagoeneko ireki dugu HH2tik LH6ra bitarteko haurren udal udaleku irekietako izen-ematea. DBH1etik Batxiler 2ra arteko gazteen ekintzetan parte hartzeko izen-ematea, berriz, datozen egunetan aterako dugu. Azken urteetan bezala, aurten ere herriko hainbat eragilerekin elkarlanean antolatu dira ekintza batzuk, eta ahalik eta udaleku inklusiboenak egiteko ahalegina egin da, herritar orok parte hartzeko aukera berberak izan ditzan.


Udalekuak ekainaren 24an hasiko dira, eta uztailaren 24an amaitu. Izen-emate epea gaurtik maiatzak 28ra arte egongo da zabalik (egun hori barne). Online ez ezik, Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoan (Enparan kalea 1-1. solairuan) ere egongo da horretarako aukera, honako ordutegian: goizez, astelehen, asteazken eta ostiralean, 10:00etatik 12:30era, eta arratsaldez, astearte eta ostegunean, 17:00etatik 19:00etara. Edozein zalantza izanez gero, deitu lasai 943 15 71 61 edo 943 15 71 60 telefonoetara.

HH2 LH4 izen ematea

HH2–LH4 bitarteko haurren izen ematea

HH2–LH4 bitarteko programen kuota

LH5 LH6 izen ematea

LH5-LH6 egitaraua

LH5–LH6 bitarteko haurren izen-ematea 

LH5–LH6 bitarteko programaren kuota