Machine translation

Oraindik ere aurkez daitezke Baigera II taberna-jatetxea kudeatzeko proposamenak

2024/01/18
Oraindik ere aurkez daitezke Baigera II taberna-jatetxea kudeatzeko proposamenak

Hutsik geratu da Sanjuandegiko Salbe auzoko 34. zenbakian dagoen Baigera II erretiratuen egoitzako taberna-jatetxea kudeatzeko lehiaketa publikoa. Ondorioz, taberna-jatetxe hori kudeatzeko interesa duen orok bere proposamena aurkezteko aukera izango du. Informazio gehiago nahi duenak gizarte@azpeitia.eus helbidera idatzi edo 943 15 71 92 telefonora deitu behar du.


Taberna-jatetxeek gutxieneko ordutegia izango du; hala, 09:30etatik 21:00etara irekita eduki beharko da, astelehenetik igandera bitartean. Ezarritako ordaindu beharreko gutxieneko hileko kanona 300€ + BEZ izango da, eta ohiko jarduneko gastuak bere gain hartu beharko ditu. Esleipena gehienez lau urterako izango da (bi urteko elsleipena eta beste bi urtez luzagarria).

Esleipendunak inguruarekin eta ekipamenduaren ezaugarriekin bat datorren zerbitzua eskaini beharko du. Hala, bezeroak euskaraz atenditu beharko dira, bertako produktuak eskaini beharko dira eta adinekoentzako Baigerako Zuzendaritza Batzordeak ezarritako tarifak aplikatu beharko dira. Horretaz gain, legea betez, adin txikikoei ezingo die alkoholik saldu, ezingo da erre, prezioen zerrenda eta jarduera lizentzia ikusgai izan beharko ditu eta erreklamazio orriak eskura izan beharko ditu, besteak beste.