[EGUNERAKETA] Balentina Agirre plazako garajeko zati batetik ibilgailuak ateratzen has daitezke bizilagunak
2025/12/15
Atzo gauean su hartu zuen ibilgailu batek Balentina Agirre plazako lurpeko garajeetako batean, eta zenbait kalte sortu dira garajeko azpiegituran. Goizetik, udal langileak eta suhiltzaileak kalteen eragina neurtzeko lanetan ari dira.
Bizilagunen segurtasuna bermatu ahal izateko, garajeetara sartzeko aukerarik ez da egon orain arte, baina dagoeneko garajeko zati batetik ibilgailuak ateratzeko baimena eman dute. Ateratakoan, kanpoan utzi beharko dira autoak, hau da, momentuz ezingo dira berriro barrura sartu.
Suaren eraginez kalteak izan dituzten bizilagunek Udaltzaingoan jar dezakete salaketa. Edozein zalantza izanez gero, deitu Udaltzaingora: 943 15 13 13. Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren artean ari dira gertatatutako ikertzen.
