Machine translation

Basazabal Jauregia eta Igarako errota ezagutzeko aukera, Aste Santuan

2019/04/16
Basazabal Jauregia eta Igarako errota ezagutzeko aukera, Aste Santuan

Aste Santua iristear da, eta jai egun horietan Azpeitiko hainbat txoko ezagutzeko aukera izango da. Hala, Basazabal Jauregia irekita izango da egunero eta Igarako Errota ezagutzeko bisita gidatuak izango dira. 


Ostegunetik astelehenera jai egunak dira, eta egun horiek aprobetxatuz Azpeitira etortzen diren bisitarientzat eta bertan gelditzen diren herritarrentzat hainbat txoko ikusteko aukera izango da. Hala, Basazabal Jauregiak ordutegi berezia izango du egun horietan, egunero izango da irekita: ostegunetik igandera goiz eta arratsaldez izango da irekita 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; astehenean, berriz, 11:00etatik 14:00etara izango da zabalik. 

Igarako errotan, bisita gidatuak

Jai egun horietan, Igarako errota ezagutzeko aukera ere izango dute herritar zein bisitariek. XXVIII. mendekoa da eta gai hartako errotek nola funtzionatzen zuten jakiteko aukera ederra eskaintzen du. Ostegunetik astelehenera, egunero 12:00etan irekiko da errota eta bisita gidatua egingo da Ekoetxeako hezitzaileek gidatuta. Bisitak doakoak izango dira eta errota ezagutu nahi duenak ordurako errota aurrera azaltzea nahikoa izango du.