Basazabalgo aretoa bete zen, Esklabak Iturzulo eremuko etxebizitzen inguruko bilera informatiboan
2019/10/25
Atzo arratsaldean, Esklabak Iturzulo eremuko etxebizitza eskaintza berriaren inguruko informazioa bilera irekia deitu zuen Udalak, Basazabalen. Aretoa bete egin zuten herritarrek. Nagore Alkorra alkateak etxebizitzen inguruko informazioa eta izen ematearen inguruko xehetasunak azaldu zizkien herritarrei. Ondoren, galderetarako tartea izan zuten.
Azpeitiko Udalak duela aste gutxi ireki zuen Esklabak Iturzulo eremuan eraikiko diren babestutako etxebizitzen inguruko izen ematea. Herritarrei informazioa eskaini nahian, atzo, urriak 24, bilera irekia egin zuen herritarrekin. Bileran, Nagore Alkorta Alkatea, Josu Labaka zinegotzia eta Iñaki Zabaleta Azpeitia Berritzeneko teknikaria izan ziren xehetasunak eskaintzen.
Esklabetako eraikinaren atzean etxebizitza babestuak eraikiko ditu Udalak. Iaz, Lehen faseko etxebizitzen inguruko prozesua jarri zuen abian eta dagoeneko guztiak saldu dira. "Lehen faseko etxebizitza guztiak saldu eta itxaron zerrendan herritar ugari gelditu direla ikusita, bigarren faseko izen ematea jarri du abian", zehaztu zuen alkortak. Bigarren fasean 67 etxebizitza eraikiko dira; 39 babes ofizialeko eta 28 tasatu berezi. Etxebizitza horien inguruko xehetasunak eta izen emateko jarraitu beharreko prozedura zeintzuk diren entzuteko aukera izan zuten bilerara joan zirenek.
Informazio gehiago
Etxebizitzen edo baldintzen inguruan zalantzaren bat dutenek edo izena emateko betebeharreko dokumentazioarekin laguntzaren bat behar dutenek udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzura edo Azpeitia Berritzenera jo behar dute (Sindikatu Zaharreko 2. solairuan). Telefonoz edo e-posta bidez ere jar zaitezke harremanetan: 943 15 71 83 edota azpeitiaberritzen@azpeitia.eus. Horrez gain, azaroaren 11n Foru Ibilbideko erakusketa aretoan informazio bulegoa ere irekiko du Udalak.
Izen emateko dokumentazioa udaletxeko sarreran aurkeztu behar da abenduaren 2a baino lehen.
