Itzulpen automatikoa / Machine translation

Baserritarrak eta bertako produktuak izango dira protagonista Santio Egunean

2023/07/20
Baserritarrak eta bertako produktuak izango dira protagonista Santio Egunean

Atzo aurkeztu zituzten aurtengo Baserritarren Eguna, eta horren baitako sagardo eta gazta txapelketak zein eskualdeko ganadu feria. Ikusi festetako egitarau osoa.



Bost egunen buruan izango da aurtengo Santio Eguna eta ohiturari jarraituz Baserritarren Eguna ospatuko da Azpeitian. Atzo arratsean aurkeztu zuten eta ia guztia prest dute antolatzaileek. Aurkezpenean izan ziren, besteakbeste, Mikel Odriozola Azpeitiko Festa batzordeburua, Xebastian Lizaso Azpeitiko sagardozaleen lagunakeko kidea eta Olatz Mitxelena Gizpuzkoako Sagardogileen Elkarteko kidea.
49. Sagardo Eguna izango da aurtengoa eta 23 sagardogilek 3.300 botila inguru banatzea aurreikusten dute. Iazko sagardotegi berdinak hartuko dute parte. Jateko, berriz, ohi bezala txekor, hegaluze eta gazta pintxoak izango dira salgai 2 eurotan.


Xehetasunak
Sagardo lehiaketan 23 sagardozalek hartuko dute parte;iazko sagardogile berberak izango dira plazan. Gazta txapelketari dagokionez, 24 gaztagile izango dira uztailaren 25ean Azpeitian eta ganadu feriari dagokionez, eskualdeko arraza ezberdinen ganadu erakusketa izango da. Zehazki, Limusina, Bloda eta Pirenaika arrazakoak izango dira ikusgai.


Txekor, hegaluze eta gazta pintxoak 2€an eskuratu ahal izango dira eta sagardo basoa edo kopa 5€ ordaindu beharko da. Edalontzia izanda, nahi adina edateko aukera izango da, gastatu bitartean.

 

EGITARAUA

10:00etatik-14:00etara
38. CESAR VALVERDE TXAPELKETAKO FINALAK
Maila hauetan jokatuko dira finalak:

• Aurrebenjaminak banaka
• Aurrebenjaminak binaka
• Benjaminak banaka B
• Benjaminak banaka A
• Alebinak binaka B
• Alebinak binaka A
• Infantilak banaka B
• Infantilak banaka A
Izarraitz pilotalekuan.

10:30ean
GOIZ ERESIA, Azpeitiko Banda eta Izarraitzeko txistularien eskutik

Ordu Berean:
NAFARROAKO BANDERARI OMENALDIA.
Perez Arregi plazan.

Ondoren
Kalejira erdi kaletik plaza Nagusira.

Bukatzeko
Bertsoak, kantak eta ohorezko dantza
Antolatzailea: Urolako Napar Zuzterrak.

 

11:00etan
ESKUALDE MAILAKO ARRAZA EZBERDINEN GANADU ERAKUSKETA:
Limusina, Blonda eta Pirenaika.

XXIII GAZTA LEHIAKETA Idiazabal jatorri deituraren barne dagoen artzain gaztak ahal izango du parte hartu

12:00etan
49.SAGARDO LEHIAKETA
Sagardo festa honetan, sagardoarekin batera bezperan prestatzen hasitako txekor errea dastatzeko aukera izango dute herritar guztiek. Era berean, aurten parrillan egindako hegaluzea emango dute dastatzeko. Bildutako dirua
hirugarren mundura bidaliko dute.
Aldi berean, Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia izango dira bertso lanetan eta Xebastian Lizaso aurkezle.
Laja II, Lutxurdio, Iñaki Ezenarro eta Egurrola trikitalariek beren doinu eta kantuez alaituko gaituzte.
Plaza nagusian.

13:00etan
KANTUJIRAK HAZPARNEKOEN laguntzarekin saioa Sanagustin kulturgune kanpotik abiatuta.

18:00etan
ERREKORTARI TXAPELKETA NAGUSIA
Zezen Plazan.

IRATXOEN KANTU SEKRETUAK
Balentina Agirre plazan.

18:30etik 22:00etara
JAINEKEN TXARANGAREKIN musika alaia

Landeta auzotik abiatuta eta ondoren kaleetan zehar.