Bazkideek ez dute hitzordu mugarik izango igerilekuan
2020/10/08
Igerilekua erabiltzeko irizpideak egokitu ditu Kirol Patronatuak. Hala, hemendik aurrera bazkideek ez dute hitzordu mugarik izango eta nahi adina aldiz joateko aukera izango dute, betiere aurrez hitzordua hartuta.
Igerilekua eta gimnasioa 7:00etatik 21:00ak arte izango dira irekita eta erabiltzaileek ordubeteko hitzorduak hartzeko aukera izango dute. Igerilekuan, kale bakoitzeko gehienez 3 pertsona izango dira momentu berean; gimnasioan, berriz, hogeina lagun aritu ahalko dira kardioan eta fitness-ean, aldi berean.
