Machine translation

Begoña Azkue eta Pello Elorzaren despedidan, egindako lana eskertu nahi izan die Nagore Alkorta alkateak

2021/07/29
Begoña Azkue eta Pello Elorzaren despedidan, egindako lana eskertu nahi izan die Nagore Alkorta alkateak

Bego Azkue eraikin publikoetako garbitzaileak eta Pello Elorza Udal Euskaltegiko euskara irakasleak bukatu dute beren lan ibilbidea. Begoña Azkuek 2007tik egin du lan garbitzaile lanetan; Pello Elorzak, berriz, 1984tik izan du lan-lekua udal euskaltegia. 14 eta 37 urte egin dituzte lan udaletxean, beraz, hurrenez hurren. 

Urte guzti horietan egindako lanagatik eskertu nahi izan ditu Nagore Alkorta alkateak: "Urte guzti hauetan herriaren zerbitzura eginiko lana errekonozitzeko eta eskertu nahi dizuegu. Eta hemendik aurrera onena opa dizuegu zuen bizitzetan".