Beheranzko joera ikusita, odol emaile egiteko eskaera
2024/06/14
Udaletxeko balkoian zintzilikatutako banderak agerian uzten duen bezala, Odol Emaileen Nazioarteko Eguna da gaur. Hori dela eta, Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideek informazioa emateko postua jarriko dute arratsaldean plazan, 18:00etatik 20:30 aldera arte.
Kezka puntu bat ere badute; izan ere, azken urteotan odol emaileen kopurua jaisten ari da herrian. Horregatik, odola emateko eskatu diete herritarrei. Aurrerantzean, gainera, toki berri batean eman ahal izango da odola: Elizkaleko etxe tutelatu berrien beheko lokalean (Mendizaleak tabernaren aurrean). Hurrengo hitzorduan ekainaren 26an izango da.
