Behobia-Donostia lasterketara joateko autobus zerbitzua izango da
2022/10/26
Behobia Donostia lasterketa izango da azaroaren 13an (igandea), eta Azpeitiko Udalak, azken urteetan egin duen bezala, lasterkariak hasierako puntura eramateko autobusa antolatu du.
Autobusean izena eman nahi duenak udal igerilekuan du horretarako aukera, eta 6€ ordaindu beharko du. Irteera, azaroaren 13an 7:30ean anbulatorio aurretik izango da. Plaza mugatuak daude, gehienez ere 55 lagunentzako lekua izango da.
