Bertso pilota mixtoa eta binakako nesken partidua izango dira abuztuaren 1ean, Frontoi Txikian
2019/07/26
Abuztuaren 1ean, 18:30eatik aurrera Frontoi txikia pilotak hartuko du, beste behin. Azken urteotako ohiturari jarraituz, emakumeen pilotaren plaza bilakatuko da, Emakumeak Kirol klubak antolatutako jaialdiarekin. Iaz bezala, aurten ere, lehen partidua pertso pilota mixtoa izango da. Binaka arituko dira pilotan Esnal eta Espinar, Amantegi eta Mendizabalen aurka; bertso lagun Egaña izango dute aurrenek eta Ibarra bigarrenek.
Horren ostean, ohiko binakaka pilota partidua jokatuko dute: Aramendi eta Orbegozok osatutako bikote azpeitiarrak aurrean izango ditu Arrieta eta Vicario.
