Itzulpen automatikoa / Machine translation

Bi ikastarotan izena emateko epea zabalik da

2023/08/08
Bi ikastarotan izena emateko epea zabalik da

Irailetik aurrera eskainiko dira bi ikastaroak Azpeitian. Alde batetik, Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta ematea ikastaroa eskainiko da irailaren 25ean hasita. Bestetik, 1. Mailako profesionaltasun-ziurtagiren aurretiko funtsezko konpetentziak ikastaroa eskainiko da egun berean hasita. BI ikastaroetan Lanbideren bidez eman behar da izena eta Zabaltzen-Sartu Elkarteak gidatuko ditu saioak. 


 

Irailetik aurrera Zabaltzen Sartu elkarteak Lanbide eta Azpeitiko Udalaren laguntzaz Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta emateko ikastaroa antolatuko da. Ikastaroa 370 ordukoa eta goizeko ordutegian izango da; hau da astelehenetik ostiralera bitartean 9:00etatik 13:00etara izango dira klaseak, Basazabal Formazio Zentroan. Ikastaroa irailaren 25etik otsailaren 19a bitartean gauzatuko da eta langabetuei zuzendurik dago. 

Informazio gehiago eta izen ematea Lanbiden egin behar dal. 2024ko urtarriletik aurrera, ikastaro hau online formatuan eskaintzea aurreikusten da.

1. Mailako profesionaltasun-ziurtagiren aurretiko funtsezko konpetentziak

Irailean hasita, lfuntsezko konpetentziak izateko ikastaroa ere hasiko da. Ikastaro hori ere Basazabal Formazio ZEntroan eskainiko da irailaren 25etik abenduaren 13ra bitartean, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 12:00etara bitartean. Ikastaroa doakoa izango da eta gazteleraz eskainiko da. 150 orduko iraupena izango du eta ikastaro horren ostean, segidan, bigarren mailako ikastaroa eskaintzea aurreikusten da. 
Ikastaroan izena Lanbideren bidez eman behar da eta ikastaroaren inguruko informazio gehaigorako aintzane@zabaltzen.sartu.org e-postara idatzi edo 946225355 informazio telefonora dei dezakete.