Machine translation

Bidelan programan izena emateko epea zabalik da

2019/11/11
Bidelan programan izena emateko epea zabalik da

Azpeitiko Udalak,Iraurgi Berritzeneko Enplegua arloaren bidez, azaroaren 18tik 26a Bidelan programa garatuko du; bereziki emakumeei zuzendutakoa izango da. Coaching teknikaren bidez, partaideek dinamika ezberdinak egingo dituzte bere gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko.



Eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izango dituzte programak irauten duen bitartean (ekintzailetza, 1.sektorea, industria eta menpekotasuna - 3. adina), eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azalduko ditu.

Harremanetarako: Sandra Fernandez, Enplegu Arloko Teknikaria:

Telefonoa: 943 85 11 00 / e-maila: sfernandez@iraurgiberritzen.eus