Machine translation

Bigarren txertoa hartuta, pauso garrantzitsua eman dute San Martin egoitzan

2021/01/29
Bigarren txertoa hartuta, pauso garrantzitsua eman dute San Martin egoitzan

Gaur urtarrilak 29 hartu dute Covid-19aren aurkako bigarren txertoa San Martin egoitzan. Guztira 140 egoilar eta langilek hartu dute txertoa. Nagore Alkorta San Martin Fundazioko lehendakariak txertaketa “gaixotasunari aurre egiteko beharrezko pauso garrantzitsua” eman dela egoitzan azpimarratu du.


Urtarrilaren 9an egin bezala, gaur urtarrilak 29 txertaketa eguna izan da San Martin egoitzan. Gaurkoan Covid-19 gaixotasunaren aurkako txertoaren bigarren dosia jaso dute adinekoen egoitzako bizilagun eta langileek. Guztira, 74 egoilar eta 66 langilek hartu dute txertoa.

Nagore Alkorta San Martin egoitzako lehendakariarentzat albiste pozgarria da egoitzako adineko eta langileek txertoa hartu izana: “Gaurko txertaketarekin Covid-19ari aurre egiteko eta San Martin egoitzako adinekoak babesteko pauso garrantzitzu eta ezinbestekoa eman da. Iazko martxotik izugarrizko lana egin dute egoitzan adinekoak babesteko. Hilabete gogor eta tentsiodunak ari dira izaten, baina egin duten ahalegin eta erakutsi duten ardura guztiaren emaitza da San Martin egoitzako adinekorik ez kutsatu izana”. Bertako langileei, bizilagun eta familiei eskerrak eman nahi dizkie “hilabete guzti hauetan egiten ari diren esfortzu guztiagatik eta badakidalako ez dela erraza izaten ari”.

Txertoaren “zain-zain” izan dira San Martin egoitzan urtarrila bitartean. Txertoaren lehen dosia hartu zutenean ez zuten inolako gora beherarik izan eta gaurkoan ere berdin pasatzea espero dute: “Lehen txertaketan inor ez zuen ezer berezirik izan eta gaur ere horrela izatea espero dugu”, adierazi du Manolo Aitzbitarte, San Martin egoitzako zuzendariak. Gaurko txertaketa azkarra eta ilusioz betea izan duela azpimarratu du: “Gaurkoan bagenekien denok nola joango zen kontua eta oso azkar egin da txertaketa. Ilusio eta emozio askoko eguna izan da gaurkoa San Martinen”, gaineratu du.

Gaur, bigarren txertoa hartuta, lasaiago badaude ere, protokolo zorrotzekin jarraitu beharko dute: “Txertoa hartu dugu, baina 7-10 egunean lortzen omen da inmunitatea. Hala ere, neurri zorrotzak betez jarraitu beharko dugu momentuz. Hala ere, epe motzean egoitza barruko tentsioa eta neurriak leuntzen joatea eta adinekoak tarteko kalera irteten hasteko esperantza dugu”. 

 

44bf15c3 60a7 4939 b602 a1b389cd01c8 1

20891344 25bf 4166 9835 566915edeb9d 1

87e35712 c5dc 4b48 8638 7013220c6f14

51639889 5a33 4768 808c 7ec472fd1cc3