Bihar, 19:00etan, azaroko plenoa egingo da
2022/11/07
Bihar, azaroak 8, 19:00etan hasita, hileroko ohiko plenoa egingo da. Besteak beste, Eragin linguistikoari buruzko udal-agintarauari hasierako onarpena emango zaio.
Gai ordena
1.- Udalbatzak 2022eko irailaren 22an eta 2022ko urriaren 4an egindako aktak onartzea.
2.- Udalaren eta bere erakunde publikoen 2022ko lanpostu zerrenda onartzea.
3.- Udalaren eta bere sektore publikoaren ordainsariaren igoera onartzea
4.- Azpeitiko Udal Kirol Patronatuan 1 zenbakia duen kreditu aldaketa onartzea.
5.- 2023. ekitaldirako taxi-zerbitzuaren tarifak onartzea
6.- Eragin linguistikoari buruzko udal-agintarauari hasierako onarpena ematea
7.- Telelanari dagokion udal-agintarauari hasierako onarpena ematea.
8.- Alkatetzak 2022ko apirilean eta maiatzean emandako Ebazpenen berri ematea.
Mozioa:
9.- Azpeitiko Osasun zentroari dagokion mozioa, EH Bilduk aurkeztutakoa.
10.- Galdera eta erreguak.
