Bihar amaituko da energia eraginkortasunari eta irisgarritasunari lotutako laguntzak eskatzeko epea
2024/10/30
Duela bi urte hasi zen Azpeitiko Udala etxebizitzetan energia-eraginkortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko obretarako, etxebizitzen kontserbaziorako eta energia-iturri berriztagarriak instalatzeko dirulaguntzak ematen. Aurten, 200.000 euro bideratuko ditu laguntza horietara. Bihar izango da eskaerak egiteko azken eguna.
Deialdiaren oinarrien arabera, lau kontzepturen barruan egin ahal izango dira eskaerak:
1. Irisgarritasuna hobetzeko lanak.
2. Energia-efizientzia hobetzeko lanak.
3. Energia-iturri berriztagarrien instalaziorako lanak.
4. Eraikinen kontserbazio-obrak
Informazio gehiago:https://azpeitia.eus/berriak/item/9725-urriaren-31ra-arte-eska-daitezke-etxebizitzetako-energia-eraginkortasuna-kontserbazioa-eta-irisgarritasuna-hobetzeko-laguntzak