Itzulpen automatikoa / Machine translation

Bihar bukatuko da Gizarte Zerbitzuen arloko hainbat diru-laguntza eskatzeko epea

2021/06/30
Bihar bukatuko da Gizarte Zerbitzuen arloko hainbat diru-laguntza eskatzeko epea

Ekainaren 16an jarri ziren abian kultur, kirol zein gizarte zerbitzuetako hainbat laguntzerako deialdiak. Guztira, 8 deialdi argitaratuziren; bost laguntza gizarte zerbitzuetakoak, bi kiroletakoak eta bat kultur taldeei bideratutakoa. Laguntza horien bidez, 237.895€ bideratuko ditu udalak arlo desberdinetan lanean ari diren elkarteak eta norbanakoak laguntzeko.

Gizarte Zerbitzuei deialdiei dagokionez, bost deialdietatik lautara eskaerak aurkezteko epea bihar, uztailak 1, bukatuko da. Abian diren bost  diru-laguntza lerro horien bidez, 135.000€ bideratu dira gizarte ekintzetara. 

Bihar arte eska daitezkeen laguntza lerroak

 Elkarteentzako diru-laguntzak, gizarte-zerbitzuen eta osasunaren arloan jarduerak egiteko. Lerro honetara 36.000€ bideratu dira eta uztailaren 1a bitartean aukez daitezke eskaerak.

• Gizarte-zerbitzuen eta osasunaren arloko elkarteak mantentzeko diru-laguntzak. 9.000€ bideratu dira eta uzatailaren 1a bitartean aurkez ditzakete elkarteek laguntzak.

• Elkarteentzako diru-laguntzak, herrialde pobretuetan garapenerako lankidetza-proiektuak egiteko. 80.000€ bideratu dira lerrora eta uztailaren 1a izango da eskaerak aurkezteko azken eguna.

• Nazioarteko lankidetzan borondatez parte hartzen duten pertsonentzako diru-laguntzak. 5.000€ daude lerro horretan eta uztailaren 1era arte izango da eskaerak aurkezteko epea.