Itzulpen automatikoa / Machine translation

Bihar, hilak 13, egingo da urteko azken ohiko plenoa

2022/12/12
Bihar, hilak 13, egingo da urteko azken ohiko plenoa

Bihar, abenduak 13, asteartea egingo da abenduko ohiko plenoa, 19:00etan hasita. Landuko dituzten gaien artean, besteak beste, 2023. urteko aurrekontua onartzea izango dute hizketagai. Aurrez, 18:00etan, Herritarren Gobernu Batzarra egingo dute udal ordezkariek. 

Plenoko gai-ordena: 

1.- Udalbatzak 2022eko irailaren 22an eta 2022ko azaroaren 8an egindako aktak onartzea.

2.- 2023. ekitaldirako aurrekontua onartzea.

3.- HAPOren Arana Ingurunea 4 HE eremuko Esklabak-Iturzulo azpieremuan -A.20.4.3.3 partzela- eraiki diren udal-etxebizitza tasatuen behin betiko kalifikazioa.

4.- Azpeitiko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuen kudeaketa materialerako.


5.- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantzaren aldaketa: Plantillako lanpostuak betetzeko hautaketa prozesuetan parte-hartzea.

6.- Berreskuratze, Eraldaketa eta Errezilientzia plana kudeatzeko iruzurra, ustelkeria eta interes gatazkak prebenitzeko, detektatzeko eta zuzentzako mekanismo plana onartzea.

7.- Azpeitiko Udalaren Etxez Etxeko laguntza eta Eguneko Zentro zerbitzuak emateko kontratuaren luzapena.

8.- Azpeitiko Udalaren eta Ekindar Koop. Elk. Erakundearen arteko lankidetza hitzarmena onartzea, Azpeitian Energia-trantsizioa sustatzeko, energia komunitate herritar bat sortuz eta garatuz

9.- Alkatetzak 2022ko azaroaren 21ean onartu zuen kreditu aldaketaren berri ematea.

10.- Alkatetzak 2022ko urriaren 20an emandako Eskuordetza Bereziaren berri ematea.

11.- Alkatetzak 2022ko ekainean emandako ebazpenen berri ematea.

12.- Galdera eta erreguak.