Bihar, hilak 14, 19:00etan hasita egingo da urtarrileko plenoa
2020/01/13
Bihar, urtarrilak 14, asteartea, egingo da urtarrileko plenoa. 19:00etan hasiko da saioa eta hainbat gai izango dituzte udal ordezkariek hizketagai.
Gai ordena
1.- Udalbatzak 2019ko abenduaren 3an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- HAPOko 23 Antzibarrena hirigintza-eremuko 1-1 eta S-4 partzelen lerrokadurak egokitzeko eta bolumenak ordenatzeko xehetasun-azterlana onartzea behin betiko izaeraz.
3.- Azpeitiko “Esklabak-Iturzulo” 4.3. azpieremuko c.10.4.3.1 partzelan dagoen Jesusen Bihotz Sakratuaren Esklaben Konbentua izeneko eraikinaren erdiaren doako lagapena egitea Eusko Jaurlaritzari, zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.
4.- Udalaren eta bere erakunde autonomiadunen Lanpostu zerrendaren aldaketa.
5.- 2019ko aurrekontuan 3. zenbakia duen kreditu aldaketaren berri ematea.
6.- Zinegotzi baten arduraldi partziala onartzea.
7.- Alkatetzak 2019ko urrian emandako ebazpenen berri ematea.
MOZIOA
8.- Azpeitiko udal-gobernuak aurkeztu duen mozioa 'Lan, pentsio eta bizitza duina urtarrilak 30, greba orokorra'.
