Bihar iritsiko dira pajeak gutunak jasotzera, eta, etzi, erregeen kabalgata izango da
2020/01/03
Bihar, urtarrilak 4, Baigera Jubilatu Elkarteak antolatuta Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeen pajeak gutunak jasotzen izango dira sanagustinpean, 17:30etatik aurrera. Etxi, Urtarrilaren 5ean, berriz, Erregeen etorrera izango da. Iaz bezala, Lasaotik Azpeitiara arteko bidea tren txu-txuan egingo dute, eta tren museoan etorrera ikusteko ohitura izan dutenek, Parrokia aurrean ikusi ahalko dituzte erregeak.
Urtarrilaren 5ean, ohiturari jarraituz 17:00ak inguruan Lasaora iritsiko dira hiru erregeak. Hango bisita egin ostean, 17:30ak aldera, parrokiara etorriko dira,jaiotza ikustera eta haurrei kaso egitera. Ondoren, 19:00etan, igerilekutik erregeen kabalgata hasiko da. Urtero bezala, herriko ikastetxeetako gaztetxoek lagunduko diete ibilbidea egiten. Igerilekutik plazara bitartean 600 kilo inguru gozoki banatuko dituzte herritarren artean. 20:00ak aldera iritsiko dira plazara, eta udaletxeko balkoitik herritarrak agurtu ondoren, deskantsatzera joango dira. Gau luzea izango dutelako.
