Machine translation

Bihar, maiatzak 7, asteartea, maiatzeko ohiko plenoa egingo da

2019/05/06
Bihar, maiatzak 7, asteartea, maiatzeko ohiko plenoa egingo da

Bihar, maiatzak 7, asteartea, hileko ohiko plenoa egingo da 19:00etan. Aurrez, 18:00etan, Herritarren Gobernu Batzordea bilduko da. 


 

Honakoa izango da plenoko gai zerrenda: 

 

1.- Udalbatzak 2019ko apirilaren 1ean, apirilaren 2an eta apirilaren 30ean egindako bilkuren aktak onartzea.

2.- HAPO-ren “Arana Ingurunea” 4 HE eremuko Esklabak-Iturzulo 4.3 azpieremuan –Plan Bereziaren baitan a.20.4.3.2 partzelan babes ofizialeko etxebizitzak eta a.20.4.3.3 partzelan- udal izaera duten etxebizitza tasatuak eraikitzeko Azpeitia Berritzen S.A.k behar duen finantzazioa onartzea.

3.- 2/2012 Lege organikoko helburuak betetzeko Udalak Aldundiari aldiro bildatzen dion informazioaren berri ematea: Azpeitiko Udala, Azpeitia Berritzen S.A. eta Iraurgi Lantzen S.A.

4.- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen zerga-agintarauaren aldaketa: Eguneko unitate zentroa.

5.- Azpeitiko Udalaren eta Dendartean Elkartearen arteko hitzarmena, Azpeitiko herrian merkataritza sustatzeko.

6.- Euskarazko toki hedabideen jardunari atxikitutako dirulaguntzak: Urola Kostako Hitza, Uztartzen Euskara Elkartea eta Erlo Elkartea.

7.-Azpeitiko herrian etxebizitzak alokatzeko dirulaguntza deialdia 2019. ekitaldirako.

8.- Azpeitiko herrian merkataritza sustatzeko dirulaguntza deialdiaren oinarriak onartzea, eta 2019. ekitaldirako deialdia.

9.- Azpeitiko herrian 2020. ekitaldirako jai eguna.

10.- Azpeitiko Udalaren 2018. aurrekontuaren likidazioen berri ematea, eta baita 2019. ekitaldirako 1. zenbakia duen kreditu aldaketarena.

11.- Maiatzaren 17an ospatuko den LGTB+Fobia den aurkako nazioarteko eguna: adierazpen instituzionala.

12.- Barne kontrolaren araudia: hasierako onarpena.

13.- Alkatetzak 2018ko abuztuan eta irailean emandako ebazpenen berri ematea.

14.- Galdera eta erreguak.