Bihar, hilak 5, otsaileko ohiko plenoa izango da
2019/02/04
Bihar 19:00etan izango da otsaileko ohiko plenoa. aurrez, 18:00etan, Herritarren Gobernu Batzarra egingo da.
Honako gaiak izango dira hizketagai:
1.- Udalbatzak 2018ko urtarrilaren 15ean egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Administrazio elektronikoko oinarrizko irtenbideak emateko goragoko administrazioek egin duten hitzarmenetara atxekitzea.
3.- Azpeitiko Udalaren, Kulturzale Kultur Elkartearen eta Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatiba Elkartearen arteko Lankidetza hitzarmena, 2019. ekitaldirako egutegi bateratua bideratzeko.
4.- Azpeitiko Udalaren eta Herriko Musika Bandaren arteko lankidetza hitzarmena (2018. ekitaldia).
5.- Gipuzkoako suhitzaileen zerbitzua indartu eta lanpostu berriak sortzeko mozioa.
6.- Alkatetzak 2018ko martxoaren eta apirilean emandako ebazpenen berri ematea.
7.- Galdera eta erreguak.
